Deialdia eta
aukeraketa

Bidali zure proposamena

Hasteko, Baimena deskargatu eta azpiko formularioan guztiz beteta atxikitu:

Audizio bideoa indibiduala izan behar da, laburra, gehienez 2 minutuko iraupena izango duena.

Bideoaren eskakizuna

Bideo bakarra aurkeztu beharko da:

1. Aurkezpen pertsonala

Euskaraz izango da eta gehienezko iraupena: 1 minutu.

Honako hauek jaso behar ditu:
Izen-abizenak eta deskribapen laburra.
Musika-gustuak.
Deialdian parte hartzeko motibazioak.

2. Musika interpretazioa:

Zure burua musika pieza bat jotzen edo abesten grabatu, estilo zein hizkuntza anitzetakoa. Gehienezko iraupena: 2 minutu. Bertsio bat edo jatorrizko konposizio bat izan daiteke, errepertorio modernoari dagokiona (XX. mendetik aurrera): Rock, Pop, Folk, Ska, Punk, Jazz, Soul, Elektronika…

Bideoa aukeratu eta gero IGO BIDEOA botoia sakatu

Eskatzailearen datuak
Guraso edo tutorearen legalaren datuak
Baimena guztiz betete atxikitu
Ohar garrantzitsua: Bidalitako bideoak Señeak kanpuseko parte-hartzaileak hautatzeko bakarrik erabiliko dira. Bideo horiek ez dira publiko egingo aurretik onespenik hartu gabe eta ez dira inondik inora bestelako jardueretarako erabiliko.

14tik 17ra bitarteko gazte bizkaitarrei zuzenduta

Musikarako grina sustatzea, talentuari bultzada ematea eta lurraldera zabaltzea da SEÑEAKen helburu nagusia. Programa bezala, erreferentzialtasun bat ezarri nahi dugu musikari gazteenengan.

Intentsiboa

Bost gau eta sei eguneko egonaldian, 24 orduz musika bete-betean arituko zara. Zu bezain gogotsu dauden musikariak ezagutu, norbere dohainak landu eta sormenari bidea emateko aukera izango duzu.

Profesionala

Euskal Herriko zein nazioarteko musika-eszenan aktibo dauden musikari eta profesional ezberdinen eskutik lehen eskuko ezagutza jasoko duzu. Egonezin ezberdinei erantzunez, zuzeneko klaseak eta hitzaldiak jasoko dituzu.

Ahaztezina

Musika jarduerez gain, eskolaz kanpoko ekintza ugari izango dira Lauaxetako monitore talde baten eskutik: kirola, arte-disziplina ezberdinak, gaubelak, talde dinamikak...

Ekimen guztia Lauaxeta ikastetxeko instalazioetan garatuko da, hartarako egokituko diren espazioetan.

6 egun eta 5 gauetako iraupena izango du egonaldiak.
Gehiago jakin nahi? Klikatu hemen!