Bost gau eta sei eguneko egonaldia izango da Zornotzako Lauaxeta ikastolan

Egunak

  • 6 egun (5 gau) musika-egonaldia, bertan jan eta lo egin.
  • Bakarkako eta taldeko klaseak.
  • Gainontzeko ekintzak: kirola, hitzaldiak, sormen-jolasak…

Lan-taldea

  • Musika munduko profesional erreferenteak.
  • Teknikariak.
  • Monitoreak.
  • Jantokiko langileak.

14tik 17ra bitarteko gazte bizkaitarrei zuzenduta

Musikarako grina sustatzea, talentuari bultzada ematea eta lurraldera zabaltzea da SEÑEAKen helburu nagusia. Programa bezala, erreferentzialtasun bat ezarri nahi dugu musikari gazteenengan.

Intentsiboa

Bost gau eta sei eguneko egonaldian, 24 orduz musika bete-betean arituko zara. Zu bezain gogotsu dauden musikariak ezagutu, norbere dohainak landu eta sormenari bidea emateko aukera izango duzu.

Profesionala

Euskal Herriko zein nazioarteko musika-eszenan aktibo dauden musikari eta profesional ezberdinen eskutik lehen eskuko ezagutza jasoko duzu. Egonezin ezberdinei erantzunez, zuzeneko klaseak eta hitzaldiak jasoko dituzu.

Ahaztezina

Musika jarduerez gain, eskolaz kanpoko ekintza ugari izango dira Lauaxetako monitore talde baten eskutik: kirola, arte-disziplina ezberdinak, gaubelak, talde dinamikak...