Helburuak

Musikarako grina sustatu

  • Talentuari bultzada eman.
  • Lurralde osora zabaldu.
  • Musikari gazteen erreferentziazko ekimen bihurtu.

Indibidualak

  • Instrumentuaren ezagutza.
  • Talde-lana.
  • Bizikidetza.
  • Irtenbide profesionalak: musika-ikasketak, zuzeneko emanaldiak…
  • Abestiak sortu eta abestigintzan murgildu.
  • Oholtza gaineko lehen urratsak eman.

Lortuko da

  • Abestiak sortzea.
  • Taldean egoera errealean lan egitea.
  • Gaitasun instrumentalak garatzea.
  • Esperientzia aberasgarria izatea.
  • Garapen artistikoa eta pertsonala sustatzea.
  • Talde-lana eta bizikidetza indartzea.

Parekidetasuna

Ikasle eta parte-hartzaileen aukeraketan genero eta identitate aniztasuna lehenetsiko da, baita irakaslego eta lan-talde osoan ere.

14tik 17ra bitarteko gazte bizkaitarrei zuzenduta

Musikarako grina sustatzea, talentuari bultzada ematea eta lurraldera zabaltzea da SEÑEAKen helburu nagusia. Programa bezala, erreferentzialtasun bat ezarri nahi dugu musikari gazteenengan.

Intentsiboa

Bost gau eta sei eguneko egonaldian, 24 orduz musika bete-betean arituko zara. Zu bezain gogotsu dauden musikariak ezagutu, norbere dohainak landu eta sormenari bidea emateko aukera izango duzu.

Profesionala

Euskal Herriko zein nazioarteko musika-eszenan aktibo dauden musikari eta profesional ezberdinen eskutik lehen eskuko ezagutza jasoko duzu. Egonezin ezberdinei erantzunez, zuzeneko klaseak eta hitzaldiak jasoko dituzu.

Ahaztezina

Musika jarduerez gain, eskolaz kanpoko ekintza ugari izango dira Lauaxetako monitore talde baten eskutik: kirola, arte-disziplina ezberdinak, gaubelak, talde dinamikak...

Ekimen guztia Lauaxeta ikastetxeko instalazioetan garatuko da, hartarako egokituko diren espazioetan.

6 egun eta 5 gauetako iraupena izango du egonaldiak.
Gehiago jakin nahi? Klikatu hemen!