Nori zuzendua?

Musika modernoa lantzeko aukera eskainiko du, XX. mendetik honako estilo anitzetara zuzendurik: Rock, Pop, Folk, Jazz, Ska, Punk, Soul, Elektronika…
Señeak kanpusa gazteen sormenari eta musika-zaletasunei bultzada emateko sortu da. Bost gau eta sei eguneko egonaldia izango da Zornotzako Lauaxeta ikastolan. Aste horretan, gazteek euskal artista ezagunekin ikasiko dute eta erreferenteen zuzeneko prestakuntza jasoko dute. Ordutegia 9:00etatik 18:00etara izango da; goizez klase instrumental eta teorikoak jasoz, eta arratsaldez talde-entseguak, jolas-jarduerak eta arte-sorkuntzako tailerretan parte hartuz. Euskal musika- eta kultura-tradizio aberatsean oinarrituta, programa honek parte-hartzaileen talentu sortzailea bultzatu nahi du.

Adin Tartea

Bizkaian erroldatutako 14 eta 17 urte arteko gazteei zuzenduta dago.

14tik 17ra bitarteko gazte bizkaitarrei zuzenduta

Musikarako grina sustatzea, talentuari bultzada ematea eta lurraldera zabaltzea da SEÑEAKen helburu nagusia. Programa bezala, erreferentzialtasun bat ezarri nahi dugu musikari gazteenengan.

Intentsiboa

Bost gau eta sei eguneko egonaldian, 24 orduz musika bete-betean arituko zara. Zu bezain gogotsu dauden musikariak ezagutu, norbere dohainak landu eta sormenari bidea emateko aukera izango duzu.

Profesionala

Euskal Herriko zein nazioarteko musika-eszenan aktibo dauden musikari eta profesional ezberdinen eskutik lehen eskuko ezagutza jasoko duzu. Egonezin ezberdinei erantzunez, zuzeneko klaseak eta hitzaldiak jasoko dituzu.

Ahaztezina

Musika jarduerez gain, eskolaz kanpoko ekintza ugari izango dira Lauaxetako monitore talde baten eskutik: kirola, arte-disziplina ezberdinak, gaubelak, talde dinamikak...

Ekimen guztia Lauaxeta ikastetxeko instalazioetan garatuko da, hartarako egokituko diren espazioetan.

6 egun eta 5 gauetako iraupena izango du egonaldiak.
Gehiago jakin nahi? Klikatu hemen!